Milesker zabaltzeagatik2 hitzaldi ezin huts eginak
«Bihar 10 000 enplegu klimatiko
Ipar Euskal Herrian»
- Ostegunean, apirilaren 9an, 20:30tan, Laborantza Ganbaran
(Ainiza-Monjolosen)
- Ostiralean, apirilaren 10an, 19:00tan,
Manu Robles-Arangiz Fundazioan (Baionan)
Ingurumenan, bai eta ere segurtasun industrial eta energetikoan berezitua den Jose-Ramon Becerra ingeniariarekin. Iparraldean, trantsizio energetikoaren eta ekonomiaren ber-tokiratzearen aldeko politika haundi nahi batek sor litzazken enplegu kopuruen zenbatzea eta aurkezpena egiten duen Bizi!k galdatutako txosten baten egilea da.
Haren arabera, 10 000 enplegutik goiti sortzen ahal dira Iparraldean ondoko arloetan: laborantzan, industrian, energia urritasunean, energia berriztagarrietan, bizitegien zaharberritze energetikoan, mugikortasun jasangarrian, hiri hondarkinei balio emaitean, ekoizpen batzuren ber-tokiratzean, zirkuitu labur eta hurbileko komertzioetan…
Hori dela eta, azterketa honek Ipar Euskal Herriarentzat egiazko trantsizio politika bat marrazten du.
Publikoa eta Iparraldeko bizi politiko, ekonomiko, sozial, kulturaleko eta ingurumen arloko aktore ezberdinak ongi etorriak dira bi hitzaldi hauetara, eta, ikerketa honek plazaratzen dituen proposamen eta estimazio ezberdinei iruzkinen gehitzerat gomitatuak dira.
Bizi!, EHLG eta
Manu Robles-Arangiz Fundazioak
antolatutako hitzaldiak
Sartzea urririk
Xehetasunak:
info@bizimugi.eu
edo 05 59 25 65 52 zenbakian
Xehetasun gehiago:
www.bizimugi.eu
Bizi! |